Arratiako Merkatarien Elkartea

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Arratiako Merkatarien Elkartea logo

A.M.E.-ko profesionalek aniztasun eta kalitatea preziorik onenean eskaintzen dizuegu.

Merkataritza, zerbitzuak, ostalaritza, lonjak... historia eta modernotasuna nahasten diren izugarrizko ingurune batean...guzti hau, mendien ondoan.

Arratiako Merkatarien Elkartea, Igorrekoko Udalerriaren merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen interesak ordezkatzeko eta defendatzeko helburuarekin eratu zen.

Hamar urte baino gehiagoko ibilbidearekin, elkarte bezala garatzen joan garela esan ahal dugu, gure kolektiboko kideen kopurua pixkanaka areagotu egin da 60 kideak gainditzera iritsi arte.

Gure helburua, gure establezimenduetarako nahiz Igorreko udalerri osorako banaka inoiz lortuko ez genituzkeen onurak modu bateratuan lortzea da. Sinergia hauek guztiak lortu ahal izateko kide ugari izan beharko gara eta, guztion artean, Udalerri hobeagoa, erakargarriagoa, zentzu guztietan erosoagoa, eraginkorragoa dena eta, azken batean, bizitzaz betetako kaleak dituena eratuko dugu.

Zure Elkarteko Web atarian sartzera gonbidatzen zaitugu, horrela, bertako kidea izateko arrazoiak egiaztatu ahal izango dituzu.

 

Iradokizunak

Bisitatzeko Lekuak

Arratia bailarako lekurik ederrenak

Jan eta edan

Igorreko piper eta gatza dastatzeko

 

Gaurko Denda

Azpisektore: ASEGURUAK, Telefonoa: 946737141

Bazkideentzako sarbidea



 

  

 

Kontaktatu

Kontaktatu gurekin hemen.

Helbidea:
Postakutxatila 53 - 48104 Igorre - Bizkaia
Tel:
685 754 848
info@arratia-merkatariak.com