Igorre herri euskalduna da. Bizkaiko barrualdean kokatzen da, eta landa inguruneak eta industrialak bat egiten dabe.
Zerbitzuak eskaintzen dauzan herria da eta ZERBITZUAK BADAGOZ KOMERTZIOA DAGO.
Arratiako bailararen gune nagusia da. Bizkaiko mendirik altuena dan GORBEIAra, URKIOLAKO PARKE NATURAL era eta euskal mitologiaren suge arra, Sogoi, bizi den DIMAKO BALTZOLA KOBAZULOetara joateko abiapuntu da Igorre.
Asko dira Igorrek eskaintzen dauazan zerbitzuak, Kultur etxeak, Ludoteka, Haur eskola, eskola, institutua, anbulategia, umeentzako parkeak, polikiroldegia. Galdakaoko Ospitaletik 15 minutura, oso aproposa da bizi izateko eta erosketak egiteko. Ondo aueratu dozu, danerik daukazu.
Nola Iritsi
Sarbidea: Bilbotik abiatuta, A-8 autobidea hartu 19 irteeraraino eta, Usansolotik gertu, N-240ari jarraitu Igorrera heltzeko, Bedia eta Lemoa herrietatik igarota.
Donostiatik berriz, A-8 autobidea har daiteke eta, 18 irteeran (Zornotzan) atera ostean, BI-635 errepidea hartuko dugu Igorreraino.
Gasteiztik azkenik, N-240 errepidetik Legutianora iritsiko gara, eta, handik, Barazarko mendatea eta Ubidea, Zeanuri eta Arantzazu herriak igarota, helduko gara Igorrera.
Garraio publikoa:
Autobusez: Bizkaibuseko A3925 (Bilbo-Lemoa-Otxandio-Ubide) eta A3927 (Bilbo-Lemoa-Zeanuri) lineek zerbitzua eskaintzen dute udalerrian. Bestalde, Barazarko mendatetik eta Dimatik igarota, Bilbo eta Gasteiz lotzen dituzten La Union enpresako autobusek geralekua dute Igorren.






Bisitatzeko Lekuak
Arratia bailarako lekurik ederrenak