ZUGATIK
01 Alde batetik, gure eginkizuna zuen diru sarrerak gehitzea da, horretarako hainbat ekintza burutzen ditugularik urtean zehar. Bestetik, aparkamentu, sarrera, zoru, kale hobeagoak lortzeko lanean ari gara udaletxearekin egiten ditugun batzarretan. Azken finean, merkataritzak behar dituen zerbitzu guztietan abantailak lortzean datza gure lana.
SEKTOREAGATIK
02 Azken urteetan, kontsumitzaileek izan dituzten ohitura aldaketa eta Merkatal Guneen sorrera dela eta merkatal sektoreak jaso duen krisia izugarria izan da. Arazo hauen guztien aurrean enpresari txikiek duten aukera bakarra merkataritza elkarteko kide egitea da, horrela, denak batera indar eta aukera gehiago izateko administrazio eta gobernuaren aurrean. Helburu nagusia herriko merkataritzaren arriskua gutxitzea da eta horretarako, diru laguntza, subentzio etab. lortzen zaiatzen gara.
HERRIAGATIK
03 Herrian gertatzen den guztiari buruz iritzia eman eta aktiboki parte hartzen duen elkarte bat izan nahi dugu. Gure herri eta herritarrentzako hoberena lortzeko, bai udaletxearekin eta bai gainontzeko erakundeekin hitzegiteko aukera izan nahi dugu herriaren garbiketa eta segurtasuna bezalako gaietan gure iritziak eta iradokizunak emanez.
Bazkidetu zaitez!






Bisitatzeko Lekuak
Arratia bailarako lekurik ederrenak